Bernakulizazioa eta normatibitate berriak: 'euskara onena' sare sozialen testuinguru multieskalarrean
Authors/Creators
- 1. UPV/EHU University of the Basque Country
Description
Artikulu honek bernakulizazioa aztertzen du behinolako estandar/bernakulu erlazio indexikalen urraketa ideologikoa dakarren aldaketa soziolinguistiko gisa. Sare sozialen ingurune polizentrikoan arakatzen du lerratze ideologiko hori, sareok hizkuntzen eta aldaeren balioak eta funtzioak birkokatzen eta batzen diren espazio mediatizatuak direnez gero. Lanean argudiatzen dugu Instagram espazio emankorra dela euskararen aldaeren arteko hierarkiak aztertzeko, eta azterketa horrek agerian jar litzakeela euskaldun gazteen artean gertatzen ari diren aldaketa soziolinguistikoak. Gure ikerketa estilistiko eta etnografikoan, unibertsitateko 30 euskal ikasleren Instagrameko ekoizpena jasotzen duen Gaztesare proiektuaren corpusetik atera ditugu datuak. Eztabaidan nabarmentzen dugu zaila dela ‘hizkuntza hoberena’ zein den galderari erantzun soil bat ematea, eta eskala anitzeko perspektibaren errelebantzia nabarmentzen dugu euskaldun gazteen eskema ideologiko konplexu eta multidimentsionalak aztertzeko, baita euskararen aldaeretan balio eta hierarkia berriak hautemateko ere.
HITZ GAKOAK: Euskara; ordena indexikalak; Instagram; eskala-maila; hizkuntza estandarraren ideologia; bernakulizazioa.
Files
Miren_Azkarate_esker_onez_31.pdf
Files
(1.0 MB)
| Name | Size | Download all |
|---|---|---|
|
md5:4cd5094ce8166b6c56bc8a5eb0549c17
|
1.0 MB | Preview Download |