Euskararen irakaskuntzaren garabidean
Description
Lan honen helburua da erakustea zer aukera dituen testu-generoetan oinarritutako didaktika batek unbertsitatean espezialitateko hizkuntza irakasteko. Hizkuntzaren irakaskuntzak duen erronka handienetakoa da behar sozial berrietara etengabe egokitzea eta hizkuntzaren erabilera sozial anitzak (Volochinov 1981; Bajtín 2005) islatuko dituzten proposamen didaktikoak egitea. Testu-generoaren eta haren didaktikaren inguruan De Pietro-ren & Schneuwly-ren (2003) eta interakzionismo sozio-diskurtsiboaren (Bronckart & Dolz 2007) proposamenak abiapuntutzat hartuta, dibulgazio-testu entziklopediko bat sortzera bideratutako sekuentzia didaktiko bat diseinatu da. Ikasleak hizkuntzaren erabilera erreal eta sozialarekin aurrez aurre jartzeko eta ikaskuntza ahalik eta esanguratsuena egiteko, Wikipedia bezalako bitarteko digital bat erabiltzen da euskarri gisa. Jardueran zehar, ikasleek kontsulta-, irakurketa-, itzulpen-, idazketa- eta berrikuspen-lanak egin behar dituzte testu argitaragarria lortzeko.
HITZ GAKOAK: euskararen irakaskuntza; komunikazioa euskaraz; euskararen erabilerak, sekuentzia didaktikoa, testu-generoa, Wikipedia.
Files
Miren_Azkarate_esker_onez_121.pdf
Files
(742.3 kB)
Name | Size | Download all |
---|---|---|
md5:6cb9838ff8f982bc654fb744f5eff4e4
|
742.3 kB | Preview Download |