Ekin eta eraldaketa eragin. Pedagogia feministen teoria eta praxia
Authors/Creators
Description
Ekin eta eraldaketa eragin. Pedagogia feministen teoria eta praxia gidaliburuak hezkuntzaren eremuan genero-parekidetasuna eta inklusioa modu sistematikoan txertatzeko premia aztertzen du. Azken hamarkadetan egindako aurrerapauso instituzionalak gorabehera, eguneroko praktika pedagogikoek erakusten dute desberdintasunek eta zapalkuntza-egiturek bizirik dirautela, sarritan modu sotil eta ikusezinetan erreproduzituz.
Testuinguru horretan, lan honek pedagogia feministak proposatzen ditu analisi- eta esku-hartze-marko gisa, ikuspegi intersekzionaletik abiatuta. Generoarekin batera, beste zapalkuntza-ardatz batzuk —hala nola arrazakeria, klasismoa, kapazitismoa edota aniztasun sexu-generikoaren aurkako jarrerak eta zapalkuntzak— kontuan hartzen dira, pertsonen bizipenak baldintzatzen dituzten egitura anitzak azaleratuz.
Izaera teoriko-praktikoa duen gidaliburu honek pedagogia feministen oinarri epistemologikoak, marko juridiko eta politikoak eta esku-hartzeko proposamenak uztartzen ditu. Ez da soilik errealitatearen deskribapen edo analisira mugatzen; aitzitik, hezkuntza-praktikak eraldatzeko tresnak eskaintzen ditu. Hiru atal nagusitan egituratuta, diagnostikotik esku-hartzera doan ibilbide bat proposatzen du, hezkuntza formal zein ez-formaleko testuinguruetara egokitzeko modukoa.
Lan kolektibo gisa ulertuta, gidaliburu honek ezagutzaren koeraikuntza eta auzolana ardatz dituen ikuspegia garatzen du, pedagogia feministen printzipioekin bat etorriz. Hezkuntza-arloko profesionalei, unibertsitateko ikasleei eta komunitate-eragileei zuzenduta, hausnarketa kritikoa sustatzeko eta praktika pedagogiko eraldatzaileak garatzeko baliabide gisa kokatzen da.
Files
Ekin eta eraldaketa eragin.pdf
Files
(9.1 MB)
| Name | Size | Download all |
|---|---|---|
|
md5:ab7cb7c03b6117aeb63e7326ec1236f2
|
9.1 MB | Preview Download |
Additional details
Dates
- Issued
-
2026-05-17E-Book