Euskararen erregistro akademikoen garapenaz: hiztegia eta fraseologia
Description
Erabilera-alor akademikoak funtsezkoak izan dira euskararen biziberritze prozesuan baina, alor horien konkistak hizkuntza-baliabideen garapen eta berregituratze handia eragin badu ere, esparru akademikoetan erabiltzen diren hizkuntza-baliabideek eta horien atzean dauden motibazio funtzionalek oso neurri txikian erakarri dute hizkuntzalarien arreta. Artikulu honetan, erregistro akademikoen garapenean gako diren elementu batzuei erreparatu diegu, bereziki hiztegi eta fraseologia akademikoari. Bestalde, diskurtso akademikoen garapenerako funtsezkoak diren nominalizazio-estrategiez eta gertaera-izenak sortzen dituzten atzizkien banaketa morfopragmatikoaz ere aritu gara.
HITZ GAKOAK: euskararen erregistro akademikoak, hiztegi akademikoa, fraseologia akademikoa, nominalizazio-estrategiak, atzizki eratorleen banaketa morfopragmatikoa
Files
Miren_Azkarate_esker_onez_313.pdf
Files
(1.3 MB)
Name | Size | Download all |
---|---|---|
md5:461a2243980928e653f3ffb8c213b7bd
|
1.3 MB | Preview Download |